269 Memoriala bisitatu du Antonio Aldayturriaga Ayala errepublikarraren familiak
Gernika-Lumon egon ziren udalerriko Gerra Presoen Ospitale Militarrean hildako Antonio Aldayturriaga Ayalaren senideak, joan den astean. Bartzelonatik Gernikarainoko bidea egin zuten euren senidea hil zen eta lurperatu zuten lekua ezagutzeko. Lore sorta jarri zuten Gerra presoen Ospitale Militarrean hidakoen memorialaren aurrean.
Aldayturriaga Cadizen jaiotako itsas makinista zen, baina Bartzelonan bizi zen. Irunen hartu zuten preso, eta Urduñako kontzentrazio esparrura bidali zuten, handik Gernikako Ospitale Militarrera eroateko. Ailegatu eta bi egunerata hil zen, 1939ko martxoaren 24an.
Pipergorri Kultur Alkartekoek bisitan lagundu zieten Aldayturriagaren senideei, eta jakinarazi dutenez, haren alaba Josefa Aldayturriagak bere aitak idatzitako gutunak erakutsi zizkien.