Karmenak iritsi dira Busturialdera ere. Karmen Eguna bihar bada ere, atzo [uztailak 14] iluntzean hasi zituzten jaiak Bermeoko Mañu eta Arranotegi auzoetako bizilagunek. Izan ere, aurten lehenengoz, karmenak ospatzeko batu dira bi auzoak. Txupina jaurti ostean, mus txapelketa egin zuten; 21 bikotek parte hartu zuten, eta Jabier Uranga eta Aitor Bengoetxea izan ziren irabazleak.
Gaur [uztailak 15] , gastronomia da protagonista Mañun. Paella txapelketa izan dute eguerdian, eta arratsaldean, berriz, suak berriz piztu eta tortillak egingo dituzte. Eguraldia ez dute lagun izan gaurkoan, hala ere, giro polita zegoen Bermeoko auzoan. Karpa barruetan batzuk, eta beste batzuk frontoian babestuta, paellak egiten ibili dira goizetik, eta 14:00etarako prest eduki dituzte, entrega ordua hori baitzen. Zortzi paellak izena eman badute ere, ordura iritsi direnak zazpi izan dira.
Bazkaltzeko menua paella izan da, eta afarirako menua ere jarrita daukate, tortilla txapelketarako prestatuko baitituzte tortillak, ondoren afaria prest edukitzeko. Parte hartzaileek 20:30erako prest eduki beharko dituzte tortillak. Gaurkoan, musikarik ere ez dute faltan izango, Saltokagaz dantza egiten emango dute bazkalostea, eta gauez, berriz, Lotxogaz izango dute erromeria.
Bihar da Karmen Eguna, jaietako egun handia. Hala eta guztiz ere, astelehenera arte luzatuko dituzte karmenak Bermeon.
Bihar Elantxobe eta Gautegiz Arteagako Zendokiz auzoa ere batuko dira ospakizunetara. Goi-goitik ospatuko dute Karmen Eguna.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.