Traktore batek istripua izan du Mundaka eta Bermeo artean
BI-2235 errepidean izan da, Lamiaran auzoan. Ibilgailuen joan-etorria errei batetik erregulatzen ari da, uneotan, Ertzaintza.
Mundaka eta Bermeo lotzen dituen BI-2235 errepidean, Lamiaran auzo parean, istripu larria egon da gaur [uztailak 14], 12:30ak aldera. Uneotan, eskumako erreia zarratuta dago Gernika-Lumorako zentzuan, eta Ertzaintza ibilgailuen joan-etorria ezkerreko erreitik erregulatzen ari da. Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzatik aditzera eman dutenaren arabera, traktore bat errepide bazterreko landa batean beharrean ari zen, kontrola galdu eta landa errepidetik bereizten zuen aldapan behera erori baino lehen.
Erorketak ez du eraginik eduki beste ibilgailuren batengan, baina Ertzaintzatik aurreratu dute momentu hauetan traktoreko gidaria oraindik barruan harrapatuta dagoela. Era berean, bai suhiltzaileak, bai osasun zerbitzuak istripua gertatu den tokian beharrean ari direla ere azaldu dute. Gidariaren egoerak, “oso larria” dirudi.