Zugaren ordez, Julen Basterra Garmendiak girotuko du Arratzuko ilunabarra, bihar
Erreten taldearen doinuekin hasi zen Arratzuko Ilunabarrak plazan ekimena joan den eguenean, eta Zugaren ordez, Julen Basterra Garmendia igoko da oholtzara bihar, 20:00etatik aurrera.
Erreten taldearen doinuekin hasi zen herriko gazte, nagusi zein haurrei eskaintza kulturala eskaintzeko Arratzuko Ilunabarrak plazan ekimena joan den eguenean. Musika talde gernikarrak hainbat herritar bildu zituen plazan, eta Zugaren txanda zen oraingoan, baina arazo batzuk tarteko, ezin izango du kontzertua eskaini, eta haren ordez ariko da Julen Basterra Garmendia sortzailea; 20:00etan eskainiko du ikuskizuna, bihar.
Lasarteko sortzaile eta gitarra jotzaileak istorio ezberdinak kontatzen ditu musikaren laguntzaz, eta Egigun Arratzu taldeko kideek herritarrak gonbidatu dituzte ikuskizuna ikustera. “Ezberdina eta benetan interesgarria” dela Basterraren ikuskizuna dela diote.
Egitaraua.
Uztailak 13. Julen Basterra Garmendiaren ikuskizuna.
Uztailak 20. Lilibertsoko bertsoalariak, bertsotan.
Erreten taldearen ikuskizuneko argazkiak Egigun Arratzuren eskutik.