Bermeoko jaiak iragartzeko kartel finalistak aukeratu dituzte

Bi era daude bozka emateko: Gizarte eta Kultura Etxean edo Internetez.

Bermeoko jaiak kartel finalistak 2023ko kartel finalistak

Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragartzeko kartel lehiaketara aurkeztu dituzten proposamenen artean, hiru finalista aukeratu dituzte. Orain, herritarren txanda da, eta hiru kartel finalisten artean gustukoena bozkatu beharko dute.

Honakoak dira hiru kartel finalisten izenburuak: Jaiak bai, erasorik ez, Haiziek darue geure herriko koloriek eta Daukagun kultura barnetik askatu. Gaurtik [uztailak 10] bozkatu daiteke, eta bi era daude bozka emateko: Gizarte eta Kultura Etxean edo Internetez. Gizarte eta Kultura Etxeko kutxan jasotako botoek %70eko balioa izango dutela azaldu dute, eta Internet bidez jasotakoek %30.
 
Gogorarazi dute pertsonako boto bakarra eman daitekeela, eta parte hartzaileek ezin izango dutela adierazi jendeaurrean ezta sare sozialetan ere, nortzuk diren kartelen egileak.