Astra Iluntzeen lehen doinuak entzun dira
Miseriaren Adarrak ikuskizunak bertso saio musikatu berezia eskaini batzuen Astra kanpoaldean atzo. Olinda musika taldearen txanda izango da datorren eguenean [uztailak 13].
Bueltan daude Astra Iluntzeak. Atzoko iluntzea berezia izan zen kulturarako fabrika sozialean, Miseriaren Adarrak ikuskizunak bertso saio musikatu berezia eskaini batzuen Astra kanpoaldean. Zarautzetik eta Zaldibiatik pasatu ondoren ailegatu zen ikuskizuna kulturarako fabrika sozialera, eta Aitor Bizkarrak, Aroa Arrizubietak, Jon Gurrutxagak, Josu Sanjurjok eta Maddi Agirrek bertso saio musikatua eskaini zuten.
Elkarlana eta auzolana bultzatuz, herriko eragile desberdinek antolatutako ikusizun desberdinekin gozatzeko aukera dute herritarrek eguazten iluntzeetan. Aurtengo kartela hamabost eragileren artean osatu dute, eta Ikasle Abertzaileek, Egurrek, Itaiak eta GKSk antolatutako izan zen atzokoa.
Datorren astean Brasilgo doinuek hartuko dute Astra. Sanba eta bossa nova uztartzen dituen Olinda Durangaldeko musika taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo baita Astra Iluntzeetan, Tukatukada, Swing, Biztu Irratia eta Rudelarien eskutik.
Egitaraua.
- Uztailak 12. Olinda. Antolatzaileak: Tukatukada, Swing, Biztu Irratia eta Rudelariak.
- Uztailak 19. Bertso saioa: Miren Amuriza, Miren Artetxe, Ander Elortegi eta Asier Galarza. Antolatzaileak: Lilibertso, Sare eta Jardun.
- Uztailak 26. Ander eta Elenaren kontzertu akustikoa. Antolatzaileak: Txutxu, Mobidu, Ernai, Neska Gaztiek.