Astra itxita dago uztailean eta abuztuan
Astra Iluntzeetako eguaztenetan salbu, Astra eta Astrako barra itxita egongo dira udan.

Aurten, aurreko urteetan modura, uztailean eta abuztuan itxita egongo da Astra, Astra Iluntzeetako eguaztenetan izan ezik.
Espazioaren erabilera, beraz, ez da egongo erabilgarri. Hala ere, espazioa ekintzaren baterako edo norbanakoek zein eragileek eskura behar izanez gero, info@astragernika.net helbide elektronikora idazteko eskatu dute.
Gehitu dute, urtero legez, Astrak herriko jaietako txosna gunean parte hartuko duela, eta beraz, panelen margoketarako edo beste zenbait jardueratarako espazioa izango dela kulturarako fabrika soziala jaiak heldu bitartean, “jai herrikoiak prestatzeari begira”.
Bestetik, jakinarazi dute udako ekintzak sare sozialen bitartez jakinaraziko dituztela.