Martxan da Pasealekuko Torneoa
98 taldek parte hartuko dute atzo hasi zen torneoan. Giro ederrean batu ziren herritarrak, eta norgehiagokek Pasealekua betetzea lortu zuten beste urte batez.
Futbitoko 62 taldeen, saskibaloiko 21en eta esku pilotako 15 bikoteren arteko lagunarteko lehia martxan da. Atzo hasi eta abuztuaren 4ra bitartean 98 taldek jokatuko duten txapelketaren lehen norgehiagokak lehiatu zituzten atzo, eta Pasealekuan jendetza bildu zen.
Orokorrean, iazko txapelketagaz alderatuz, parte hartzea igo egin da lehia guztietan, eta, aurten, lehenengoz, Winner aplikazioan ikusi ahalko dira futbitoko sailkapenak.
Ekimena udal administrazioaren eta herriko talde nagusien artean antolatu dute, elkarlanean: Gernika Futbol Sala, Gernika KESB eta Arkupe. Horien helburua da kirola eginez “ondo pasatzea” eta udalerriko jendea “giro ederrean” murgiltzea. Hori dela eta, errespetua eskatu dute hiru diziplinetan, bai aurkariekiko, bai epaileekiko, bai mahaikoekiko.