Gernika Clubeko jokalari, presidente zein zaleen lana aitortu dute
100. urteurrena bete du aurten Gernika Clubak, eta urte horietan egindako ahalegina eskertu diete presidente, jokalari zein zaletuei. Sari banaketa ekitaldia egin zuten atzo.
100 urte bete ditu aurten Gernika Clubek. 100 urtez eskaini die herritarrei futbolean lehiatzeko aukera. Asko eta asko izan dira taldetik igarotakoak, bai jokalariak, bai zuzendaritza taldekoak. Eta horiei guztiei euren esker ona adierazi zieten atzoko ekitaldian, baita zaletuei ere, “taldea babestearren”.
Gainera, Clubean garrantzitsuak izan diren horiei oroigarri bat eta taldearen elastikoa eman zieten, taldearengatik egindako lana aitortzeko helburuz. “Talde xumea gara, eta ekitaldi xume bat egin gura izan dugu 100. urteurren honetan”, adierazi zuten.
Hori esanda, bizirik dauden taldeko presidenteak omendu zituzten. Ondorioz, Rafael Madariagak jaso zuen lehenengo saria, bera izan baitzen 1954tik 1972. urtera arte presidente. Taldearen gidari izateaz gain, jokalariak ere zuzendu zituen 1959 eta 1961 bitartean. Madariagaren ostean, Rafa Saezek jaso zuen saria: presidentea izan zen 1981etik 1989ra bitartean, eta egindako lana eskertu zioten. “Madariagaren eta Saezen artean beste batzuek ere hartu zuten kargua, baina tamalez, hilda daude”, argitu zuten.Ā
Saezek Clubaren ardura pasatu zion 1989an Angel Artolari, eta bera izan zen presidentea 2009ra arte. Artolak, gainera, bigarren etapa bat ere izan zuen karguan, 2012tik 2017ra artekoa. Ekitaldian presente egon zen, eta bera ere Elai Alai aretoko oholtzara igo zen saria jasotzera. “25 urtez izan da Gernika Clubeko presidentea”, azpimarratu zuten.Ā
Artolaren bi etapen artean, 2009tik 2012ra bitartean, futbolarien hiru belaunaldiren ordezkari izan zen Ramon Berasaluze, eta berak ere jaso zuen atzo saria. Gero, iragana alde batera utzi eta azken urteetan presidente kargua dagoen Koldo Zabalari eskertu zioten egindako lana.
Presidenteak ez ezik, 35 urtez zuzendaritza taldeko parte izandako Jabier Ortuzar ere saritu zuten; oinarrizko futbol modernoaren bultzatzaileetako bat izan zen talde gernikarrean.Ā
Horiek saritu zituzten arren, 100 urteko ibilbidean “denen artean egindako” ahalegina azpimarratu gura izan zuten.Ā
Jokalariak. Gernikan jokatu eta elite mailara ailegatu diren jokalariak ere omendu zituzten atzo. Futbolaren gorengo mailara ailegatu diren horiek ere jaso zuten saria.Ā
Julian Ikazuriagak ezin izan zuen ekitaldira joan, baina lehen mailako jokalaria izan eta Gernika Clubeko elastikoa jantzi zutenen artean bera dela bizirik dagoen nagusiena esan zuten. 1956etik 1959ra eta 1970tik 1974ra izan zen Gernika Clubeko jokalaria, eta lehenengo mailan Oviedon jokatu zuen 1961etik 1965era artean.Ā
Jose Mari Basterretxeak ere jaso zuen saria: talde gernikarreko jokalaria izan zen 1957tik 1959ra, eta Oviedon lehiatu zuen 1963tik 1965era bitartean. Gainera, klubeko entrenatzailea ere izan zela gogoratu zuten, 3 urtez.Ā
1967tik 1969ra arteko epean Gernikako jokalaria izan zen Joan Antonio Zaldua, eta Athleticen aritu zen sei denboraldiz (1974tik 1980ra). Ibilbide bera egin bete zuen Ricardo Arrienek, talde gernikarrean aritu eta gero (1976tik 1977ra), eta Athleticera joan zelako 1982an; 1986ra arte jantzi zuen kamiseta zurigorria, eta errealean aritu zen gero, urtetez (1986-1987 denboraldian).Ā
1988tik 1995ra LogroƱesen jokatu zuenĀ Joan Carlos Herrerok ere jaso zuen saria; Gernika Clubeko jokalaria izan zen 1979tik 1986ra artean.Ā
Gernikako jokalariak izan diren eta Athleticen jokatu dute, baita ere, Alex Petxarromanek eta IƱigo MuƱozek, eta horiek ere omendu zituzten atzo. “GernikakoĀ jokalaria izan zen MuƱoz 2016-2017 denboraldian, eta Athleticegaz debutatu zuen Errege Kopako partidu bat jokatuz 2017-2018 denboaldian”, gogoratu zuten.
Horiez gain, oraindik lehiatzen ari diren Asier Villalibre eta Maite Zubieta omendu zituzten; euren familiakoek jaso zituzten oroigarriak.Ā
Gernikan, eredu. Gernikako taldean lorpen handiak izan dituztenak ere saritu zituzten.
Raul Guerrero da talde gernikarrean denboraldi gehien lehiatu dituen jokalaria: 14 denboraldizĀ (1990tik 2004ra arte) jantzi zuen Gernika Cluben elastikoa. Hala ere, Lander Torrealdaik jokatu ditu partidu gehien talde gernikarrean: 408. 83 gol sartuta, berriz, Imanol Etxabe da taldeko golegile nagusia.
Afizioa ere ez zuten ahaztu, eta eskerrak eman zizkieten zaletu guztiei. Euren ordezkari legez, Kresen Lopezek jaso du saria.Ā
Joan ezin izan zirenak ere aipatu zituzten: Gernikako jokalari izandako eta lehenengo mailako hainbat taldetan aritutako Gorka Iraizoz eta Koikili Lertxundi, esaterako. Kolaboratzaile modura laguntzen aritu den Faustino Sainz ere gogoratu zuten.Ā
Gainera, ekitaldiagaz amaitzeko, taldekideek ezustekoa eman zioten Torrealdairi. Txalo zaparradagaz hartu zuten, eta oroigarri berezi bat eman zioten. “Bere omenezko partidu bat lehiatzeko ahaleginean ibili gara, baina ez dugu lortu. Horregatik, zelaian beharrean, 100. urteurreneko ekitaldian egin diogu omenaldia”, azaldu zuen egungo presidenteak.Ā