MusEkintza jaialdiaren azken emanaldia, Santimamiñen
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Bizkaiko museoetako arte eszenikoen MusEkintza jaialdiak zapatuan (ekainak 24) eskainiko du bere bigarren edizioko azkenengo ekitaldia, Santimamiñen (Kortezubi), 22:00etan.
Irailean hasi zen egitarau oparoaren ondoren, azken emanaldia izango da: Ez da kasualitatea bat-bateko bertso-emanaldi musikatuaz gozatzeko aukera egongo da.
Ohikotik aldentzen den bertso-emanaldi honetan, hainbat musika instrumenturen gainean inprobisatzen dute bertsolariek. Gitarrak eta saxoak laguntzen dute saioa girotzen, besteak beste.
Bertsotan Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Onintza Enbeita bertsolariak arituko dira. Gai-jartzaile lanetan, aldiz, Idoia Anzorandia arituko da. Bestalde, musikaz lagunduko dutenak Ixak Arruti eta Gari Otamendi izango dira.
Sarrerak aurrez erreserbatu behar dira 94- 465 16 57 telefonora deituz edo santimamine@bizkaia.eus helbidera idatziz.