Mundakako Udaletik Kurutziagako Gurutzeari buruz zabaldutako informazioa gezurtatu dute
Azaldu dutenez, sare sozialetan “Kurutziagako Gurutzearen gordailu eta kontserbazio egoera eskasa salatu dute, eta informazio hori zuzena ez dela dio Mundakako Jarduneko Gobernu Taldeak. Udaletik emandako informazioaren arabera, gurutzea 2022ko azaroan kendu zuten zahaberritzeko, eta “biltegiko egungo kokapenera lekualdatu” zuten, udal teknikarien gainbegiradapean: “Udaleko brigadako langileen laguntzagaz modu bertikalean garraiatu zen, eta biltegian uzteko prozesuan horizontalki eroan zuten”. Azpimarratu dute Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Saileko laguntza-teknikarien jarraibideei jarraituta egin zutela.
Hain zuzen ere, gurutzearen zaharberritzea egiteko, aldundiaren bitartez, hiru enpresari eskatu dizkiete aurrekontuak. Zehaztu dute lanak esleitu dituztela, eta hasteko zain daudela. “Dena BFAko Ondare Sailaren ikuskaritzapean egin da, eta mota horretako balio-elementuen zaharberritze-lanetan espezializatutako hiru enpresetako bakar batean ere ez digute esan gurutzea egoera txarrean eta utzita zegoenik”.