Arrantzaleen Museoak bertsoak eta gastronomia uztartuko ditu
Jon Maia eta Iker Uriarte bertsolariak gonbidatu dituzte saio librea eskaintzeko. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.
Bermeoko Arrantzaleen Museoa 75.urteurrena ospatzen dabil, eta ospakizunen baitan Bertsoak eta gastronomia: Itsasoari Begira ekimena antolatu dute barikurako [ekainak 16], bertsoak eta gastronomia uztartuta.
Hala, Jon Maia eta Iker Uriarte bertsolariak gonbidatu dituzte saio librea eskaintzeko; itsasoa eta bere historiari buruzko begirada ezberdinetatik abestuko dute. Gastronomiak ere tokia izango du saioa osatzeko, pintxo bi dastatu ahalko dituzte bertaratutakoek.
Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea 94-688 11 71 telefono zenbakira deituta edo arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus-era idatzita