Abian da Gernika-Lumon merkataritza eta euskara batzeko kanpaina
Merkataritzan eta ostalaritzan euskara sustatzeko kanpainagaz bat egin du Gernika-Lumoko Udalak.
Alkarbidek –Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak– Bizkaiko hainbat udalerri eta eskualderekin elkarlanean eta aldundiaren laguntzagaz abiatutako Kaishop, Asko balio du! kanpainagaz bat egin du Gernika-Lumoko Udalak, eta gaurtik [ekainak 1] ekainaren 23ra bitartean garatuko du euskara sustatzeko kanpaina.
Udalerriko ezaugarrietara egokituta, kanpaina euskarri digital zein fisikoetan egingo dute, eta bi gai nagusitan jarriko dute arreta: tokian tokiko merkataritzak eta ostalaritzak ematen duten tratu pertsonal eta gertukoan, eta euskarak tokian tokiko merkataritzan eta ostalaritzan duen garrantzian. Hori horrela, bi gaiak uztartuz, kanpainaren hartzaile izango den herritar bakoitzari gonbidapena luzatuko diete euren herrietan euskaraz eros dezaten.