Ekainaren 6ra arte parte hartu daiteke Muxikako Udalak antolatutako marrazki lehiaketan
Muxika, Ibarruri eta Gorozikako marrazki lehiaketan parte hartzeko asmoa dutenek ekainaren 6a [martitzena] aurretik eroan beharko dituzte lanak Zubieta Errota liburutegira. Urretxindorra Eskolako ikasleei ikasgeletan batuko dizkieta marrazkiak.
Muxika, Ibarruri eta Gorozikako marrazki lehiaketan parte hartzeko asmoa dutenek ekainaren 6a [martitzena] aurretik eroan beharko dituzte lanak Zubieta Errota liburutegira. Urretxindorra Eskolako ikasleei ikasgeletan batuko dizkiete marrazkiak.
2 eta 8 urte bitarteko umeek gai librea daukate, eta 9 urtetik aurrerakoentzat, ostera, Euskal Mitologia gaia ipini dute. Edozein teknikagaz egindako marrazkiak aurkeztu daitezke, betiere DIN A-4 formatuan.
Marrazkiak aurkeztean izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia aurkeztu beharko dira, eta, marrazkien atzeko partean, izenburua, ezizena eta egilearen adina ipini behar dira. “Aurkeztutako lanak erabiltzeko eskubidea dauka Zubieta Errota liburutegiak”.
Muxikako Udaleko kultura batzordeko zinegotziak, arte ederretan aditu batek eta herriko boluntario batek osatuko dute epaimahaia, eta euren erabakiak hartzeko irizpide hauek kontutan hartuko dituzte: lanen arte kalitatea (20 puntu), gaiarekiko lotura (10 puntu) eta Muxikako udalerriko ondarearen ezagutza maila (5 puntu).
Sariak. 2 eta 8 urte bitarteko hiru mailetakoei opariak emango dizkiete, eta 9 urtetik gorakoetan dauden bost mailetan diru sariak egongo dira lehenengo hiru sailkatuentzat.
Lehiaketara aurkeztutako margo lanekin, erakusketa bat osatuko dute Zubieta Errotan.