Herriko mugetatik, martxa jendetsua
Ajangizko San Isidro eta San Asentzio jaiak agurtzeko helburuz, XIV. Mugari Bira mendi martxa egin zuten 260 lagunek domekan [maiatzak 21].
Eguraldia lagun izanda, gustuko lekuan aldaparik ez dagoela erakutsi zuten beste urte batez Ajangizko Mugari Biran elkartu ziren mendizaleek. 19 kilometroko martxa luzea egin zutenak 08:30ean atera ziren plazatik, eta ordubete beranduago hasi ziren 11 kilometroko mendi martxakoak. Guztira, 260 mendizale elkartu ziren Ajangizko mugak ezagutzeko hitzorduan.
Eguraldi ona lagun, martxa amaitutakoan “giro alaian” eta hamaiketako “paregabean” elkartu ziren mendizale eta herritarrak plazan; horrez gain, opari bana jaso zuten martxan izena eman zutenek.
