Bakearen ikurra eman dio Jose Mari Gorroñok Kolonbiako presidenteari
Gernika-Lumoko alkate Jose Maria Gorroñok Gernikako Arbolaren orria eman dio Kolonbiako presidente Gustavo Petro Urregori Madrilen, nazioartekotze politiken ekitaldi batean.
Gorroñok “bakearen, adiskidetzearen eta giza eskubideen defentsaren aldeko borrokaren sinbolo modura” eman dio Gernikako Arbolaren ikurra Kolonbiako presidenteari.
Ekitaldi horretan, gainera, aurten Egiaren Batzordeei emandako Gernika Sariaren akta eman zion Gorroñok Kolonbiako presidenteari. Izan ere, Ekitaldeko Timorreko, Kolonbiako, Argentinako zein Hegoafrikako Egiaren batzordeak saritu zituzten. Petrok eskerrak eman dizkio Gernika-Lumoko herriari, “bakearen alde erakutsitako konpromisoagatik”.