Pasealekuko liburutegia egitea eta auditorioa egokitzea aurreikusi du EAJk
Udal hauteskundeetara begira, Pasealekuko liburutegia egiteko eta auditorioa berregokitzeko nahia erakutsi du Gernika-Lumoko EAJk. Izan ere, Pasealekuko eraikinetan Jose Antonio Arana Martija izeneko udal liburutegia “behingoz” egiteko proposamena egin du, baita Seber Altube auditorioa berregokitzekoa eta txukuntzekoa ere.
Lehen agintaldian ezkerreko eraikina eta bigarren agintaldian eskumakoa egitea aurreikusi dute alderdi jeltzalekoek.