Euskal Herriko Mugimendu Feminista martxan dago, eta Bermeoko Mugimendu Feministak ere martxan jarri gura du zaintza greba feminista orokorra antolatzeko.
Horretarako, lehen hitzordua jarri dute etzirako (apirilak 28). 19:00etan egingo dute asanblada irekia, Goiko Plazako Kabidxe Gune Sozialean. Herritarrak deitu dituzte parte hartzera: “Zaintza kultura eraldatzera goaz, greba femista orokorrerantz!”