Garoa Martinez, 8.a Europako Halterofilia Txapelketan
Guztizko Olinpikoa mailan 202 kilo altxatu ditu, eta 112 kilo, ostera, Bi Denborakoan. Azken kategoria horretan, gainera, Espainiako marka hobetu du.
Garoa Martinez bermeotarrak 8. postua eskuratu zuen atzo [apirilak 19] Erevanen (Armenia) lehiatutako Europako Halterofilia Txapelketan. Basque Teameko atletak bere kirol ibilbideko emaitza distiratsuena lortu zuen Nuray Gungor turkiarrak irabazitako txapelketan: 202 kilo altxatu zituen Guztizko Olinpikoa kategorian; Bi Denborakoan, ostera, 112 kilo altxatu zituen Martinezek, eta pisu horrek Espainiako orain arteko marka hobetzeko balio izan zion.
Bermeoko kirolariaren bilakaera benetan aipagarria da. Hain zuzen ere, Moskun (Errusia) lehiatutako 2021eko Europako Txapelketan 14. postuan amaitzea lortu zuen; 2022an, Tiranan (Albania), 8. postua lortu zuen Abiada kategorian, 14.a Bi Denborakoan eta 10.a sailkapen orokorrean. Horrenbestez, goranzko joera argiagaz jarraitzen du. Europako Txapelketa 2024an Parisen egingo diren Olinpiar Jokoetarako bigarren proba puntuagarria izan zen.