Ainara Gonzalezek irabazi du martxoko Ezetz Jakin lehiaketa
Gernika-Lumoko Berbalagunek antolatzen duen Ezetz Jakin lehiaketaren martxoko sariak banatu dituzte gaur (apirilak 20). Ainara Gonzalezek irabazi du lehenengo saria eta Ana Foruriak bigarrena. Udalerriko establezimenduetan gastatzeko 80 euroko bonoa eskuratu du Gonzalezek, eta 20 euroko bonoa Foruriak.
Martxoko Ezetz Jakin lehiaketan 104 galdetegi jaso dituzte, eta horietatik 70 izan dira galdera guztiak zuzen erantzunda eduki dituztenak.
Maiatzekoa. Apirilean ez dute lehiaketa egingo, baina dagoeneko kaleratu dute maiatzeko galdetegia. Hamabost galderetatik gehienak euskaragaz lotutakoak dira. Lehiaketan parte hartu gura dutenek maiatzaren 26ra arte (barikua) bitartean, galdetekia bete eta kultur etxeko Berbelagunen postontzian utzi dezakete.