Gurasolagunek antzerki tailerrak antolatu ditu Bermeon eta Busturian
Datorren barikurako (apirilak 21) antolatu dute dailerra Busturian, eta apirilaren 28an (barikua) izango da, berriz, Bermeon. Batean zein bestean parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.
Gurasoek eta seme-alabek elkarrekin antzerkiaz euskaraz disfrutatzeko tailerrak antolatu ditu Gurasolagunek. Doan parte hartu daiteke.
Barikuan (apirilak 21) izango da tailerra Busturian, 18:30ean batuko dira Altamirako plazan. Parte hartu gura dutenek, baina, aldez aurretik izena eman beharko dute, eta bihar (apirilak 19) dute horretarako azken eguna.
Bermeon, berriz, apirilaren 28an (barikua) batuko dira tailerrerako, 17:30ean, Euskal Gunean; apirilaren 24a izango da izena emateko azken eguna.
Batean zein bestean izena eman gura dutenek, 607 60 95 80 telefono zenbakira deitu dezakete, WhatsApp bat ere bidali daiteke.