Gernika AT, Espainiako Trail Txapelketan emaitza bikainekin
Alluitz De Bilbao laugarren postuan sailkatu da emakumezkoen 18 urtez azpiko lasterketan; Amets Antxia, ostera, bosgarrena izan da 20 urtez azpikoenean.

Domekan [apirilak 16] 18 eta 20 urtez azpikoen Espainiako Trail Txapelketa lehiatu zuten Lloret de Marren (Katalunia), eta bertan egon ziren, estreinako, Gernika Atletismo Taldeko korrikalariak. 7 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten parte hartzaileek; giro lehorra eta beroa nabarmendu ziren proba denetan. Emakumezkoen 18 urtez azpikoen lehian, Alluitz De Bilbao kortezubitarra 4. postuan sailkatu zen; emakumezkoen 20 urtez azpikoan, ostera, Amets Antxia 5.a izan zen.
Lasterketetan parte hartu zuten gainontzeko lasterkariak ondorengoak dira: emakumezkoen 18 urtez azpikoan, Diana Ilau, June Beaskoetxea eta Ninbe Pampin, De Bilbaoz gain; gizonezkoen artean, Mikel Oar-Arteta, Peru Enbeita, Joan Apraiz eta Aratz Leziaga. Taldetik, esperientziaren “irakurketa bikaina” egin dute. Izan ere, gehienentzat estreinako lasterketa izan zen hain maila handian, eta klubetik ipinitako jomuga bakarrak “eskarmentua hartzea eta gozatzea” izan ziren.