Azaldu dutenez, "berdintasuna, jasangarritasuna eta nortasuna" dira lantaldearen oinarri nagusiak, eta zerbitzu berriekin Foru biziberritzea dute helburu nagusi.

Maiatzeko udal hauteskundeetarako “esperientzia eta gaztetasuna oinarri” daukan lantaldea aurkeztu du Foruko EAJk.
Azaldu dutenez, “berdintasuna, jasangarritasuna eta nortasuna” dira lantaldearen oinarri nagusiak, eta zerbitzu berriekin Foru biziberritzea dute helburu nagusi. Horretarako, honako helburu eta konpromisoak nabarmendu dituzte: Foru indarberritzea aisia, kultura eta kirol zerbitzu berriekin eta etxebizitza tasatuetan inbertituz, enpresekin lankidetza handitzea, energia berriztagarriak hobariekin sustatu, argi eraginkorrak instalatu eta Foru Busturialdeko Mankomunitatean sartzea; gizarte zerbitzuak indartzea; udal segurtasuna indartu jarduteko planen bidez; saneamendu sarea garatzea eta bide publikoak hobetzea; gazteen prestakuntza eta zahartze aktiboa sustatzea; hurbiltasuna eta auzoekiko komunikazioa bideratzea; zorroztasunez, etikaz, gardentasunez eta inbertsioaren eraginkortasuna bermatuz lan egitea; eta, nortasuna, kultura eta ondarea harrotasunez erakustea.
Zerrenda:
1. Mikel Magunazelaia.
2. Jane Eyre Urkieta.
3. Jokin Garatea.
4. Olatz Azkarai.
5. Unai Gorriño.
6. Araitz Azkarai.
7. Mikel Lopez de Abetxuko.
8. Izaskun Arrieta.
9. Jesus Mari Txiri Arazosa.
10. Josefina Agirre.