Anbulategirako arrapala mekanikoa egitea aurreikusi du Gernika-Lumoko EAJk
Carlos Gangoiti kaletik osasun zentroraino ailegatuko litzateke arrapala, eta gutxi gorabehera milioi bat euroko aurrekontua izango duela zehaztu du Irazabalek. Gainera, agintaldian egitea aurreikusi dutela adierazi du.
Gernika-Lumoko EAJk udal hauteskundeetarako 8 aste, 8 proiektu kanpainaren barruan, hurrengo agintaldian egin gura duen anbulategirako arrapala mekanikoaren proiektua aurkeztu du. “Anbulategira erosoago eta errazago heltzeko arrapala mekanikoa jarri eta inguru guztiko iriste erraztasuna hobetuko dugu”, adierazi du Xabier Irabazal EAJren alkategaiak.
Zehaztu duenez, Carlos Gangoiti kaletik osasun zentroraino ailegatuko litzateke arrapala, eta gutxi gorabehera milioi bat euroko aurrekontua izango duela zehaztu du Irazabalek. Gainera, agintaldian egitea aurreikusi dutela adierazi du. “2007an enpresa espezializatu bati eskatu zitzaion proiektua egitea, eta ordutik, 16 urtetan ez da ezer egin, baina guk prest daukagu”.