Autismoaren Kontzientziaziorako Egunagaz bat egin dute Urbietan
Autismoaren Kontzientziaziorako Eguna izan zen atzokoa (apirilak 2), eta autismoari ikusgarritasuna eman zioten Gernika Club eta Alfaro taldearen arteko norgehiagokan ere; zapatuan jokatu zuten partidua, eta 2-0 gailendu ziren talde gernikarrekoak. Izan ere, Autismo Euskadi elkartekoek egin zuten partidaren Ohorezko Sakea. Elkartekoen familia, senide eta lagunak bertaratu ziren ekitaldira, eta une “hunkigarria” bizi izan zuten Urbietako futbol zelaian.