Bihar hasiko da Barikuetan Jai Alai Txapelketa
Elite eta lehen mailakoen zesta-punta bultzatuko du Barikuetan Jai Alai Txapelketak. Bihartik [martxoak 31] maiatzaren 19ra bitartean egingo dute, barikuro, doako sarreragaz.
Bihar [martxoak 31] abiatuko dute Barikuetan Jai Alai Txapelketa. Elite eta lehen mailetako zesta-punta bultzatzea du helburu txapelketak, eta barikuro jokatuko dute maiatzaren 19ra artean, 18:00etan hasita, Gernika-Lumoko Jai Alain. Sarrera doakoa izango da.
Elite mailakoei puntistei dagokienez, ondorengo bikoteek parte hartuko dute: Lekerikabeaskoa-Manzisidor, Gonzalez de Matauko-Uranga, Eñaut-Unda, Bazterra-Urrutxua, Alex-Atain, Eduardo-Lekue, Roke-Ibarluzea eta Urrutia-Oier. Lehen mailakoen artean, honakoak ariko dira: Astelarra-Cabanillas, Arratibel-Moreno, Zelaia-Patxi, Unax-Paul, Aitzol-Amets, Arandia-Argoitia, Javier-Ureta eta Arrasate-Danel.
Bihar, umeen kinielagaz hasiko dute ikuskizuna. Ostean, lehen mailako partiduan, Javier eta Ureta Arrasate eta Danelen aurka ariko dira. Gaztetxoen eta gazteen kinielek osatuko dute gaurko egitaraua.