San Roke eta Andra Mari jaietan txosnak jartzeko eskaerak aurkeztu daitezke
Eskabideak apirilaren 5eko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira udalerriko erregistro telematikoan.
Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaietan txosnak jartzeko deialdia zabaldu du udalak. Eskabideak apirilaren 5eko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira udalerriko erregistro telematikoan. Zehaztu dutenez, eskabideak aurkezterakoan, elkarteetako ordezkarien eta elkarteen datuak aipatu beharko dituzte izena ematen dutenek.
Txosnen adjudikazioaren erabakia apirilaren 17an jakinaraziko dute, 19:00etan Jai Batzordeak kultur etxean egingo duen batzarraren ostean. Bilera horretan, deialdira aurkeztutako eskaerak aurkeztuko dituzte, eta horien berri emango dute gero.
Udaleko Arlo Teknikoak eratutako planoaren arabera, sei izango dira Pasealekuan Andra Mari eta San Roke jaietan jarriko dituzten txosnak.