Mendi irteerak berreskuratu ditu Gernika-Lumoko Berbalagunek
Lagun artean eta Gernika-Lumoko inguruak ezagutuz euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekimena berreskuratu dute, eta 35 lagun elkartu ziren zapatuan, lehenengo mendi irteeran.
Pasa den zapatuan Gernika-Lumoko Berbalagunek berriro ekin zion mendi irteerak antolatzeari. Hain zuzen ere, lagun artean eta Gernika-Lumoko inguruak ezagutuz euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekimena berreskuratu dute. Izan ere, 2020ko otsailean izan zen egin zuten azken ibilaldia, eta pandemia atzean utzi ondoren, “gogotsu” datozela argi utzi dute. Izan ere, 35 lagun elkartu ziren euskara praktikatzeko mendi irteeran.
Formatu horretan Berbalagunek antolatu duen 95. mendi irteera izan zen zen zapatukoa, eta, diotenez, 100 irteera egitera heltzeko “gogoz” daude.
Zapatuan, Gernika-Lumotik Ariatzarainoko bidea egin zuten; Lurgorritik Ugartera joan ziren, eta handik Zabale, Txakale eta Usparitza zeharkatu zituzten Ariatzara ailegatzeko. Han, Atxelipe txokoan, atsedena hartu zuten, hamaiketakoaz gozatuz.
Aurreratu dutenez, apirileko mendi irteera 22an izango da.