756 lagun batu ditu jubilatuen bazkariak
2019az geroztik, jubilatuen bazkarian elkartu barik zeuden udalerriko erretiratuak, eta lau urteren ostean, Jai Alai frontoia bete dute. Hala, Gernika-Lumoko 756 jubilatu “giro ezinhobean” elkartu dira euren egunean, eta elkarregaz ondo pasatzeko aukera eduki dute.
Jose Mari Gorroñok esan du alkate izendatu zutenean bi proiektu garrantzitsu jarri zituela martxan: jubilatuen bazkaria eta auzoetako batzarrak; azken horretan udala kalera ateratzea dela asmoa dio. Gaurko bazkaria, baina, “politika alde batera utzita” antolatzen duela dio, alderdi politikoez haratago, “herria eta herritarrak daudelako”.
Norberak bere burua balioan jartzeko eskatu die alkateak jubilatuei, baita “euren burua ondo zaintzeko” eta ilusioz bizitzeko ere.