Erdi Aroaz ariko dira Euskal Herria Museoko Pazko tailerretan
5 eta 10 urte bitarteko umeei eskainitako tailerrak apirilaren 11 eta 14a bitartean eskainiko dituzte museoan bertan, 11:00etan hasita. Izena ematea beharrezkoa da.
Antzinaroaren ondorengo eta Aro Modernoaren aurreko aroa da Erdi Aroa. Gutxi gorabehera V.mendetik XV.mendera arteko tarte hartzen du, 476 urtetik 1453 edota 1492 urteetara artekoa. Hala, denbora tarte horretan Euskal Herrian zelan bizi ziren, edota zelako lanak eta ohiturak zituzten ikasiko dute Euskal Herria Museoko Pazko tailerretan parte hartzen dutenek.
Tailerra 5 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutakoa dela adierazi dute antolatzaileek, eta apirilaren 11 eta 14a bitartean eskainiko dute museoan bertan, 11:00etan hasita. Bertaratzen direnek Erdi Aroko bizitza, jolasak, lana, ohiturak… ezagutuko dituzte jolas bidez.
Egun bakoitzeko euro bat ordaindu beharko da, eta aurretiaz izena ematea beharrezkoa da, euskalherriamuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora idatzita. Zehaztu dutenez, familiako kide edota tutoreak bakarrik apuntatu dezake umea.