Aste Santuko ludotekan astelehenera arte izena eman daiteke
5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerrak Urretxindorra eskolan eta frontoian egingo dituzte, apirilaren 3tik 14ra bitartean.
Muxika, Ibarruri eta Gorozikako umeentzako ludoteka zerbitzua antolatu du Muxikako Udalak Aste Santurako, eta tailer horietan parte hartzeko interesa dutenek astelehenera arteko epea dute izena emateko; interesatuek Zubieta Errotan izena eman dezakete.
AEIOU Busturialdearen eskutik, apirilaran 3tik 14ra bitartean egingo dituzte 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerrak Urretxindorra eskolan eta frontoian. Hain zuzen ere, apirilaren 3an, 4an, 5ean, 11n, 12an, 13an eta 14an izango dira saioak, eta jakinarazi dutenez, zaintza zerbitzua egongo da 09:30etik 13:30era.