Etxeko langileen eskubideez ariko dira, etzi, kultur etxean
18:00etan jarri dute hitzordua, kultur etxeko lehen solairuan, eta bertaratzeko deia egin diete etxeko langileei zein enplegatzaileei.
Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteko (ATH) ordezkariek etxeko langileen langabezia prestazioaren onarpenari eta horien lan eskubideen beste berrikuntza batzuei buruzko informazioa emango dute etzi, Gernika-Lumoko Kultur Etxean.
18:00etan jarri dute hitzordua, kultur etxeko lehen solairuan, eta bertaratzeko deia egin diete etxeko langileei zein enplegatzaileei. Saioa gaztelaniaz izango dela adierazi dute.
Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak Zentroak, udaleko Berdintasun zerbitzuak eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu dute informazio saioa.