Eguenera arte izena eman daiteke Gautegiz Arteagako Pazkualekuetan
Gautegiz Arteagako Udalak Pazkualekuak antolatu ditu Aste Santurako, eta horietan parte hartzeko eguena aurretik izena eman beharko da.
Gautegiz Arteagako Udalak Pazkualekuak antolatu ditu beste urte batez, eta horietan parte hartzeko interesa dutenek etzira arteko epea dute izena emateko; udalaren wegunean eta kultur etxean daude izena emateko orriak. Edukiera mugatua izango da, eta erroldatuek lehentasuna izango dute izena emateko orduan.
Apirilaren 3tik 14ra bitartean egingo dituzte 3 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutako Pazkualekuak. Eta, aurten, euskal artistak izango dituzte ardatz.
Hain zuzen ere, apirilaren 3an, 4an, 5ean, 11n, 12an, 13an eta 14an izango dira, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Egiten diren jarduera guztiek euskal artistei buruzko gaiak izango dituzte ardatz.
Urte guztian, Pazkualekuez gain, Gabonetako zein udako udalekuak ere antolatzen ditu Gautegiz Arteagako udalak, “kultur arloko jolasak modu entretenigarrian eta didaktikoan gauzatzeko”. Harremanak estutzeko eta belaunaldi berriei aisialdirako aukerak eskaintzeko aukera ere badira udalekuak.