Erizainen lanari, aitortza eta esker ona
Erizainen lana aitortu du Erroxape Emakumeen Elkarteak, eta Marije Iragui eta Jasone Abaroa erizainen testigantzak entzuteko aukera izan zuten atzoko omenaldira bertaratu zirenek. Pandemiaren osteko lehen ekitaldia izanik, pandemian erizainek egindako lana azpimarratu gura izan dute.
Erizainen lanari esker ona adierazteko ekitaldia egin zuten atzo iluntzean Erroxape Emakumeen Elkarteko kideek. Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, emakumeen kolektibo bat aukeratu ohi dute, omenaldi txiki bat egiteko eta eurek egindako lanari esker ona adierazteko.
Pandemiaren osteko lehen ekitaldia izanik, pandemian erizainek egindako lana azpimarratu gura izan dute elkarteko kideek, erizainen lanaren garrantzia nabarmenduz. Hala, Marije Iragui eta Jasone Abaroa erizainen laneko testigantzak entzuteko aukera izan zuten ekitaldira bertaratu zirenek.
Iragui erretiratuta dago, eta ez zuela pandemia bertatik bertara bizi adierazi zuen, baina ihesaren sasoia bizi izan zuela adierazi zuen, eta orduko “esperientzia gogorraren” berri eman. Abaroa, berriz, zaharren egoikotzako erizain arduraduna da gaur egun, eta pandemiak nagusien egoitzetan izandako eraginari buruz berba zuen azaldu zuen, egoitzetan pandemia zelan bizi izan zuten gogoratuz.