TAE Gernika klubak Bartzelonako Nazioarteko Open lehiaketan parte hartuko du
Zapatuan Bartzelonako Sant Vicenç del Horts herrian lehiatuko da Taekwondoko Nazioarteko Open lehiaketa, eta bertan egongo dira TAE Gernika klubeko ordezkariak. Hain zuzen ere, euren klubeko 14 lehiakidek Euskadi ordezkatuko dute nazioarteko lehiaketan, beste 400 lehiakiderekin batera.
Klubeko arduradunek adierazi dute “hilabete luzeetako” prestaketa lanak egin dituztela lehiakideek, “esfortzua eta nekea tarteko”, eta diotenez, “seguru” daude lehiakideek “ekinaren ekinez euren onena” emango dutela: “Azken batean, talde lana da jende arruntak aparteko emaitzak lortzeko sekretua”.