Busturiko Udalak Maialen Bascalesen logotipoa aukeratu du, berdintasunaren alde
Busturiko Udaleko Berdintasun Arloak emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren kontrako logotipoa bilatzeko antolatutako lehiaketara 11 lan aurkeztu dituzte, eta 'Berdintasunaren hegalak goratzen' izenekoa aukeratu dute.
Busturiko Udaleko Berdintasun Arloak emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren kontrako logotipoa bilatzeko lehiaketa antolatu du, eta, gaur, martxoaren 8rako antolatu duten egitarauaren baitan jakinarazi dute zein izango den aurrerantzean erabiliko duten logotipoa eta nork egin duen. 11 logo aurkeztu dituzte lehiaketara, eta Maialen Cascales Miragaya berangoztarrak egindako Berdintasunaren hegalak goratzen logotipoak irabazi du; 400 euroko saria jaso du. Aurkeztutako denen artean hiru aukeratu zituzten, eta, esan dutenez, hiru horren artean irabazlea aukeratzeko originaltasuna izan dute kontuan.
Logotipoa udaleko dokumentu ofizial guztietan erabiliko dute.
Lehiaketaren sari banaketaren ostean, Busturiko Andren Ekarpenak bideoa kusteko aukera eduki dute bertaratutako guztiek, eta merienda tertulian aritu dira horren ostean.
Elkarretaratzeak. Bermeoko eta Gernika-Lumoko manifestazioez gain, eskualdeko zenbait udalerri txikiagoetan elkarretaratzeetan batu dira herritarrak, arratsaldean eta iluntzean. Busturian, Ean, Ibarrangelun eta Mundakan bat egin dute gaurko aldarrikapenekin.