Haritzak eta pagoak landatu dituzte Mendatako Zuhaitz Egunean
Herrian “aisialdiaz familian gozatzeko” hainbat ekitaldi egiten dituzte urtean zehar Mendatan ere, eta, sasoi honetan, Zuhaitz Eguna eta Txitxiburduntzia jasota edukitzen dituzten agendan. Joseba Mallea Mendatako alkateak nabarmendu bezala, “gure tradizioak gure sustraietan daude, eta horiek giro alaian, herria batuz eta kontzientziatuz kontserbatzen” dituzte.
Azken urteetan legez, Kalbarion zuhaitzak landatzen ibili ziren atzo (martxoak 5). Batik bat guraso eta seme-alabak elkartu ziren, eta haritzak eta pagoak landatu zituzten, zehatz esateko, 50 haritz eta 50 pago landatu zituzten. Dakitenek ez dakitenei irakatsita, gustura aritu ziren, eta goizean goizeko tenperatuta hotzen aldean, eguzki izpien epeltasunean, eta zuloak egiteko aitzurrekin egindako esfortzuarekin apur bat berotzea lortu zuten.
Beharrak amaituta, 13:30ak aldera, landaketan parte hartu zutenak Taberna Barrirantza abiatu ziren, eta bertan itxaroten zituzten beste horrenbeste mendatar. Sua prest, txorizoak zotzetan sartu, eta, apurka-apurka egin ahala, jaten aritu ziren. Gainera, taloak egiten ere ibili ziren. “Goizean eta eguerdian dena ondo irten zen, eta gustura egon ginen”.