Gernika AT, Euskadiko Trail Txapelketaren gorengo postuetan
Gernika Atletismo Taldea txapelez beteta itzuli zen etxera Urretxu-Zumarragan jokatutako Euskadiko Trail Txapelketatik atzo (martxoak 5).
Jone Oar-Arteta gernika-lumotarra eta Alluitz de Bilbao kortezubitarra txapeldun geratuz ziren, 20 urtez azpikoetan eta 18 urtez azpikoetan hurrenez hurren, eta baita June Beaskoetxea, Diana Ilau eta Bilbaok osatutako 18 urtez azpiko emakumezkoen taldea ere. “Guztiek 6 kilometroko zirkuitua osatu zuten, aldapa gogorrekin eta baita elurra ere goiko zatietan”, azaldu dute klubeko ordezkariek. 32 minutu eta 10 segundotan amaitu zuen Bilbaok, eta bederatzi segundo gehiagotan Oar-Artetak. Biek ala biek maiatzean Espainiako Txapelketa lehiatzeko txartela lortu dute (Euskadiko selekzioagaz ariko dira).
Podiumaren bigarren postuetan sailkatu ziren Iara Auzokoa eta Olaia Olabarrieta busturiarrak. 16 urtez azpikoen kategorian lehiatu zen Olabarrieta; 44.23 denbora egin zuen, eta, 12 kilometroko lasterketa eginda, Auzokoa 23 urtez azpikoetan geratu zen txapeldunorde, 1.50.51 denboragaz.
Era berean, Peru Enbeitak, Joan Apraizek, Lur Miñanak, Alec Buchananek eta Aratz Leziagak osatutako gizonezkoetan 18 urtez azpiko taldeak azpitxapelduna lortu zuen.
Gernika Atletismo Taldeko beste atleta batzuek ere parte hartu zuten proban, besteak beste, Amets Antxiak, Aritz Etxebarria-zarragak, Beñat Ilauk eta Eneko Zabalak.