Bermeoko inguruak ezagutu dituzte euskaraz
Berbalagun egitasmoak antolatuta, Bermeoko inguruak "oinez eta euskaraz" ezagutzeko aukera eduki zuten zapatuan.
Taraskatik, 10:00etan abiatu ziren zapatuan Berbalagun egitasmoak antolatutako ibilaldian parte hartu zutenek. Hain zuzen ere, “oinez eta euskaraz mintzatuz” Bermeoko inguruetatik ibili ziren, “ibilbide interesgarria eginez”.
Taraskatik Demikurako bidea hartu zuten, eta handik “paisaia zabalaz gozatzeko” aukera eduki zutela diote antolatzaileek: “Matxitxako, herria, itsasoa…”. Demikutik Betrokolora igo ziren, eta handik berriro bueltatu ziren Bermeora, 13:15erako bueltan ziren herrian. Hurrengo irteeretan interesa izanez gero, 607 60 95 80 telefonora idatzi edo deitu daitekeela gogorarazi dute antolatzaileek.
Bihar, berriz, Bermeoko Turismo Bulegoak gidatutako bisita gidatua egingo dute herritik.