Berbalaguni esker Bermeo hobeto ezagutzeko aukera egongo da martitzenean
Bermeoko Turismo Bulegoak gidatutako bisita izango dela azaldu dute; doan izango da baina izena eman behar da.
Bermeoko Berbalagun egitasmoak Bermeo hobeto ezagutzeko aukera eskainiko du datorren martitzenean (martxoak 7).
Hain zuzen ere, Bermeoko Turismo Bulegoak gidatutako bisita gidatua izango dela azaldu dute antolatzaileek; 12:30ean hasiko da bisita, eta asko jota ordubetekoa izango dela diote.
Bisita gidatua doakoa izango bada ere, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea 607 60 95 80 telefono zenbakira deituta edo WhatsApp bat bidalita. Berbalagunegaz batera Bermeo hobeto ezagutzera animatu dituzte herritarrak.