Pablo Gonzalezen egoeraren berri izan dute 100 lagun inguruk
Oihana Goririenak Pablo Gonzalezen egoeraren berri eman zuen atzo, Astran. Ipesek antolatutako solasaldiak 100 lagun inguru bildu zituen kulturararako fabrika sozialean.
Pablo Gonzalezek bizi duen egoeraren berri eman zuen Oihana Goririena haren senideak atzo, Astran. Ipesek antolatutako solasaldiak 100 lagun inguru bildu zituen kulturararako fabrika sozialean, eta Goirienaz gain, Oihana Cabello kazetaria eta Ramon Zallo ekonomilari eta informazio zientzietan doktorea aritu ziren hizlari modura.
Izan ere, urtebete darama preso Gonzalezek, eta atxiloketaren urteurrenean, Pentsamendu bakarraren aurrean, prentsa askatasuna solasaldia egitea erabaki zuten. Prentsa askatasuna ardatz hartuta, Gonzalezen kasua aztertuko zuten haren senideagaz.
Iazko otsailaren 28an atxilotu zuten kazetaria Polonian, Ukrainako mugatik gertu lanean ari zela. Urtebete beranduago preso jarraitzen du: “Urtebeteko behin behineko kartzelaldian jarraitzen du Gonzalezek, urtebete akusazio publiko eta formalik barik espetxeratuta, bertsio ofiziala ez jarraitzeagatik, informazioa emateagatik, kazetaritza libre eta konprometituaren aldeko apustua egiteagatik”. 365 egunez Gonzalezen “eskubideak urratu” dituztela diote.