'Berba eta Kafea', herri programa lantzeko
Bermeoko EH Bilduko zinegotziak herritarrekin batu ziren zapatuan, eta zortzi mahaitan banatuta arlo desberdinak landu zituzten.
Herri programa herritarrekin lantzea “ezinbestekoa” dela uste du Bermeoko EH Bilduk, eta horretarako Berba eta Kafea dinamika abiarazi zuten zapatuan.
Zortzi mahaitan banatuta, herritarrekin landu zituzten arlo desberdinak; tartean egon ziren elkarte eta talde desberdinetako ordezkariak.
Bermeok behar duen herri ereduari buruz eztabaidatu zuten. “Herriagaz dugun konpromisoa berritzeko ezinbestekoa da orain arte egindakoaren gogoeta egin eta programa berri bat sortzea”, azaldu dute.