Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
EkonomiaKultura

Bertoko Azoka Txikia egin dute Ean

Bertoko Azoka Txikia egin dute, 11:30ean hasita, Eako Donibane-Arritola plazan. Inguruko ekoizleen tokiko produktuek hurreratutakoen arreta bereganatu dute. Ortuariak eta eztia nabarmendu dira.

Alex Uriarte Atxikallende
Ea
2023/02/25

Tokiko kontsumo arduratsua, ekologikoa eta jasangarria helburu dituen Bertoko Azoka Txikia egin dute gaur goizean, Ean. 11:30ean hasi dira Donibane-Arritola plazan jarritako postuetara hurreratzen lehendabiziko erosle nahiz kuxkuxeroak. Ordurako, prest eta zain zeuzkaten inguruko ekoizleak, beren produktu sorta ikusgarriagaz. Lurraren, abereen eta artisautzaren onenak topatu dituzte plazara bertaratu direnek.

ARGAZKIAK

Beraien produktuak plazaratzen lehendabizikoak Santana Esne eta Esnekiak eta bedarokela izan dira. Jogurtak, haragia eta deribatuak edota baserriko esnea eroan dituzte. Goizak aurrera egin ahala, herritar gehiago agertu dira azoka eremuan, eta giro bikaina nabarmendu da: hurrekoa eta atsegina. Hurreratu diren guztiek, gainera, azoka eremurako espresuki prestaturiko salda beroaz gozatu ahal izan dute. Lurbai ortuari ekologikoak postukoek, batik bat, aza, patatak, fruitu lehorrak, indabak eta kalabazak eroan dituzte. Horregaz batera, artisau erara eginiko larruzko produktuak ere egon dira.

Arreta deitu dute, era berean, Aberaska eztiak ta erlauntza produktuek. Era askotako ezti motak eroan dituzte, baina baita propoleoa edota ukenduak ere. Ukendu horiek azalarentzat “paregabeak” direla azaldu dute, eta propoleoak zein eztiak, aldiz, “birusen kontra laguntzen dutela”. Bertoko nahiz Arabako eztia eroan dute, zapore, jatorri, kolore eta dentsitate askotakoak denak ere.

ARGAZKIAK

Gaurko azokaz eta bertako giroaz gozatu dutenek, bestalde, datorren asteburuan ere pareko aldarteaz gozatzeko aukera paregabea edukiko dute. Martxoaren 4an, 11:00etan, Bedarokelako instalazioak eta bertako lan moldea ezagutarazteko bisita gidatua egingo dute, Bedarokelaren ustiategira bertara. Estreinako aldia izango da bisita gidatu hori egiten dutena; 653078518 telefono zenbakira deitzea gomendatu dute, izena emateko. Bisitan, ganadua landetara atera orduko, “non jaio, hazi eta bizi den”, ikusi ahalko da. Antolatzaileek “Mikel Iturraspe baserritarragaz ikasteko aukera” legez definitu dute. Parte hartzera animatzen direnek falda errea dastatu ahalko dute.

Ez hori bakarrik: bezperan, martxoaren 3an, Urtzako labatokian baserriko ogia egingo dute, eta biharamuneko bisita gidatuan 0 kilometroko artisau ogi hortaz ere gozatu ahalko dute. Antolakuntzatik egitasmo horretara ere animatzeko deialdia luzatu dute, herritarrek ogia modu tradizionalean zelan egiten den ezagutu dezaten.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.