Lorea dantza taldekoak protagonista dituztela, kalejiragaz abiatu dituzte aratusteak Ibarrangelun. Egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera paregabea edukiko dute herritarrek.
Bertoko Azoka Txikia egin dute, 11:30ean hasita, Eako Donibane-Arritola plazan. Inguruko ekoizleen tokiko produktuek hurreratutakoen arreta bereganatu dute. Ortuariak eta eztia nabarmendu dira.