Bermeoko inguruak ezagutzeko ibilaldia egingo du Berbalagunek
Datorren zapaturako (martxoak 4) jarri dute hitzordua; 10:00etan abiatuko dira Taraskatik. Izena eman behar da.
Bermeoko Berbalagun egitasmoak Bermeoko inguruak ezagutzeko ibilalditxoa antolatu du martxoaren 4rako (zapatua), aurten ere. Azaldu dutenez, lau ordu inguruko ibilaldia egingo dute; 10:00etan abiatuko dira Taraskatik, eta leku berdinera bueltatuko dira 14:00ak inguruan. Izan ere, bost edo sei kilometroko ibilbide zirkularra egingo dutela zehaztu dute.
Oinez herria ezagutu bitartean, euskaraz aritzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Antolatzaileek gomendatu dute oinetako erosoekin joatea; “zailtasun gutxiko ibilbidea izango bada ere”.
Ibilalditxo horretan parte hartu gura dutenek ezinbestekoa izango dute aldez aurretik izena ematea: 607 60 95 80 (whatsappez ere bai). Izena emateko azken eguna otsailaren 28a (martitzena) izango da.