KZgunearen ikastaroak antolatu ditu martxorako Eako Udalak
Martxoaren 1etik 22ra artean egingo dituzte; eguneko, ordu biz ariko dira. Plaza mugatuak egongo dira.
Eako Udalak eta Beletxe Nagusien Elkarteak KZgunearen ikastaroak antolatu dituzte, martxoaren 1etik 22ra artean. Astelehenetik barikura eskainiko dituzte; ordu biko saioak egingo dira. Eskainiko dituzten ikastaroak ondorengoak dira: egunerokotasunean erabiltzeko aplikazioak, Androiden mantentze lanak, Google Calendarren kudeaketa, diruzorroa Smartphonean eroateko gomendioak, Google Maps-en ibilbideak sortzea edota Youtube sakonago ezagutzea.
Udaletik gomendatu dute izen ematea “lehenbailehen” egiteko, plaza mugatuak egongo baitira. Interesdunek Azehaztu egin beharko dute zein ikastarotan izena eman gura duten. Interesa dutenen kopurua KZguneak gomendatutakoa baino handiagoa balitz, udaletik aurreratu dute datak luzatzeko aukera egongo dela.