Zubi Ganek irabazi du tabernen mozorro lehiaketa
Irish Pubek jaso du lehiaketaren bigarren saria, eta hirugarrena, berriz, Izaro tabernarentzat izan da.
Zubi Gane tabernak irabazi du Bermeoko Udalak aratusteen egitarauaren baitan antolatu duen XX. Tabernen Mozorro Lehiaketa. Bigarren saria Irish Pubentzat izan da, eta hirigarrena, berriz, Izarorentzat.
Lehiaketan izena eman duten sei tabernek “maila altua” erakutsi dutela azaldu dute epaimahaikideek, hortaz, erabakia hartzea zaila izan dela nabarmendu dute. Honakoek osatu dute epaimahaia: Idoia Platas alkateordea, Alazne Zumeta Kultura zinegotzia, Susana Regidor kultura teknikaria eta Nadia Nemeh EH Bilduko zinegotzia.
Irabazleak aukeratzeko orduan honakoak izan dituzte kontuan: apainketaren orijinaltasuna, erabili dituzten materialak ingurumena errespetatzea, tabernarien mozorroak eta tabernaren apainketa bat etortzea eta euskararen erabilera sustatzea.