'Izaro: Natura eta Historia' liburua aurkeztuko dute
Etzi egingo dute aurkezpena, 18:00etan, Arrantzaleen Museoan.
Izaro uharteko frantziskotarren komentuaren sorreraren 600. urteurrena da Arrantzaleen Museoan ikusgai dagoen Izaro: Natura eta Historia erakusketaren ardatz nagusia. Erakusketari lotuta, orain, erakusketaren izen bera daroan liburua kaleratu dute, eta etzi (eguena, otsailaren 23a) aurkeztuko dute Arrantzaleen Museoan bertan. 18:00etan jarri dute hitzordua; liburuaren aurkezpenaren ostean, Xabier Armendarizek, erakusketaren komisarietako batek, hitzaldia eskainiko du, eta irlari buruzko bitxikeriak kontatuko ditu. Doan izango da aurkezpena.
Izaro uhartearen historia naturala eta horregaz lotutako mitoak batzen ditu erakusketak, eta liburuan ere ikusi ahalko dira. Ikusgai jarri daude, gainera, uharteko komentuak iraun zuen 300 urteetan gorde ziren pieza artistiko garrantzitsuenak.
Informazio gehiago gura dutenek, 94-688 11 71 telefono zenbakira deitu ahalko dute, edo arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora mezu bat bidali.