Pertsona bat sute batean hil da, Busturian
San Kristoban auzunean izan da, eta beste pertsona bi ospitalera eroan behar izan dituzte.
Busturiko San Kristobal auzoan su hartu zuen bart gauean etxe batek eta, istripu horren ondorioz, pertsona bat zendu zen bertan. 22:55ean jaso zuten sutearen ohartarazpena larrialdi zerbitzuetakoek, eta, San Kristobalera bertaratu zirenean, lau pertsona topatu zituzten etxearen barrualdean; horietako bat, hilda.
Ertzaintzatik adierazi dutenaren arabera, gainontzeko hiru lagunetako bi ospitalera eroan behar zituzten eta beraien egoera ona da, arriskuz kanpo daude. Laugarren lagunari dagokionez, argitu dute ez zuela mediku asistentziarik behar izan, osasuntsu eta onik baitzegoen. Suhiltzaileek 00:45erako eman zituzten amaitutzat amatatze lanak.