Lurgorri eta Ermu arteko Gaztelugatxerako sarbidetik pasatu daiteke
Aurreko barikuan Gaztelugatxerako sarbideak zabaldu zituzten berriro, Ermu-Lurgorri tartea izan ezik, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailetik gaur (otsailak 10) jakinarazi dutenez, Lurgorri eta Ermu arteko sarbidetik pasatu daiteke dagoenerako.
Luiziek eragindako eremuak garbitu, eta geologian eta ingeniaritzan adituak diren langileek egindako ikuskapenen ondoren, jendearentzat ibilbide hori berriz ireki daitekeela erabaki dute.